10 urtetik gorakoentzatNire lagun gehienak noiz edo noiz udalekuren batean egonak ziren eta niri inbidia apur bat ematen zidaten. Horregatik aurten udalekuetara joan nahi nuela esan nien gurasoei. Hasieran ezetz esan zidaten. Baina gero, nire lagun onena den Aitor ere joatekoa zenez, haren aita-amek nireekin hitz egin eta konbentzitu egin zituzten. Irten behar genuen egunean urduri xamar nengoen, batez ere, gurekin nor eta Argia joango zelako. Zirrara berezia nabaritzen nuen bihotzean...Karlos Santisteban Karrantzan jaioa 1960ean. Euskera-itzultzailea lanbidez, euskararen irakaskuntzan aritu da eta 1984. urteaz geroztik Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten du.Ia literatura arlo guztietan idatzi badu ere, azken urteotan bereziki …
Ikasturte berria: Ana eskolara itzuli da eta bertan, gelan betiko lagunekin taldea osatu partez, iraskasleak beste lagun batzurekin jarri du. LAGUNAK izena osatzen dute talde honetako ikasleek, Anarekin batera Ghanako Aseye, Hungariako Lian, Brasilgo Noemí, Txinako Guang eta Marokoko Khaled daudelako.Ikasle horiek ez dira Anaren berdinak, eta horregatik anaiarekin zenbait burruka egin behar baditu ere, neska oso gustura dago laguntxo berriekin.
Ttrikuharrien artean bizi zen Basajaun, izadiko errege, haizeen, eurien, landareen, ibaien eta animalien ororen jaun. Behin ereinotz hostotsuen artean paseatzera joan zen Basajaun eta hosto artetik distira berezi bat sumatu zuen. Distira hura lamia eder baten adats luze horiak egiten zuen. Basajaunak liluraturik begiratzen zion, begi-kliskarik ere egin gabe. Egunetan eta egunetan ibili zen bidea galdurik, nora joan ez zekiela, burumakur, lamiaren irudi atsegina burutik kendu ezinik.
Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna, zuhaitzak, zerua, haizea Dena bizi-bizirik zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.
Zack Clarkek zonbi-izurritearen gauean bizirik irautea lortu du. Haren lagun minak, Ricek, eta bigarren hezkuntzako neskarik politenak, Madison Miller-ek, Zackekin batera bizirautea lortu dute, baina amesgaiztoa ez da bukatu!. Garuuuunak!!! Munstroen izurritea ziztu bizian ari da hedatzen, eta denbora bukatzen ari zaie. Ricek uste du gaixotasunaren jatorria aurkitu duela, Madison sendabidearen gakoa izan liteke, eta Ozzie, zonbi-ehiztaririk berriena, institutu batean, aireportu batean nahiz Etxe Zurian zonbien kontra borrokatzeko prest dago. Zonbi-ehiztariek herrialdea piztia burmuin-irensleengandik salbatu ahalko dute? Ala Ameriketako Estatu Batuak Zonbien Estatu Menperatuak bihurtuko al dira? Zonbiak aurrean, zonbi-ehiztarien abenturen bigarren liburua, gaztetxoentzako zonbi umorez josita dator, marrazki barregarriak …
Ikastolaldiko azken konbibentzia-txangoa egitekoak ziren, eta ez zekien zergatik, baina goiz hartan urduri eta triste xamar altxatu zen Usue ohetik. Bukatu nahi ez zuen ibilbide baten amaiera zela sentitu zuen eta amaiera haiek zimikoa egiten zioten bihotzean. Aurreko gauean prestatutako arropa motxilari azken begiratua egin zion, lau egun haietarako behar zituen gauza guztiak bertan ote zeuden frogatzearren. Lau egunerako zihoazen inoiz egon gabeko herri mitiko batera, misterioz beteriko herri xorgindu batera.
Mahemo, bere anaia Deme eta haien gurasoak Europako herrialde bateko hiri batean bizi dira.Familia osoak beraien jaioterritik, Kamerundik emigratu zuen, han zegoen diktaduratik eta injustizietatik ihesi.Apurka-apurka ohitzen joan ziren bizitza berrira eta bizi diren herrialdeko ohituretara, baina beraienak ahaztu gabe.Inongo-Vi-MakomeLobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu.Bilduma honetan: Maleren bidaia eta Ur-jauzien negarra aurkituko dituzu.
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia y nuestros servicios analizando su navegación en nuestra web y cómo interactúa con nosotros y poder mostrarle publicidad en función de sus hábitos de navegación. Para consentir su utilización, pulse el botón “Acepto”. Puede obtener más información consultando nuestra Política de Cookies.